Itun Zaharra

Itun Berria

Isaiasen Profecia 19:11-21 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

11. Çoroac dira Taniseco buruçaguiac: Faraonen conseilari çuhurrec adimendugabeco conseilu bat eman dute. Nola erraten ahal dioçue Faraoni: Çuhurren semeac, beihalaco erregueen semeac gare gu?

12. Non dira orai hire çuhurrac? erran eta eçagutaraz biaçatec cer gogo duen armadetaco Jaunac Eguiptoaren gainean.

13. Erhotu dira Taniseco buruçaguiac ilhaundu dira Memphistar aitzindariac enganatu dute Eguiptoa, hango populuen izquina-harria.

14. Jaunac hequien erdian hedatu du çoramenduzco izpiritua; Eguiptoa makur igorri dute bere eguinça gucietan, hala-nola andarca dihoan hordia eta goiti eguiten duena.

15. Eta Eguiptoac ez du jaquinen cer eguin, ez ttipiac, ez handiac, ez aitzindariac, ez manupecoac.

16. Egun hartan Eguiptoa içanen da emaztequia iduri; harrituco da eta icituco armadetaco Jaunac escua iharrostean, ecen berac iharrosico du haren gainera.

17. Eta Judaco lurra içanen da Eguiptoaren lazgarri; hartaz orhoituco diren guciac laztuco dira, armadetaco Jaincoac haren gainean hartu duen xedearen aitzinean.

18. Egun hartan, Eguiptoco lurrean içanen dira borz hiri Canaango hizcunçan minçatuco direnac, eta armadetaco Jaunaz cin eguinen dutenac. Bat deithuco da Iguzqui-hiri.

19. Egun hartan, Eguiptoco lurraren erdian içanen da Jaunaren aldare bat, eta hango mugaren ondoan Jaunaren orhoitgailu bat.

20. Hura içanen da Eguiptoco lurrean Jaunaren eçagutzari eta lekucotasun; ecen hestutzailearen aitzinetic Jaunari deihadar eguinen diote, eta Jaunac igorrico diote salbatzaile eta guducatzaile bat libratuco dituena.

21. Eta Eguiptoaz eçagutua içanen da Jauna, eta Eguiptoarrec Jauna eçagutuco dute egun hartan; eta ohoratuco dute, bitimac eta emaitzac escainiz; eta botuac Jaunari eguinen eta bihurtuco diozcate.

Irakurri kapitulu osoa Isaiasen Profecia 19