Itun Zaharra

Itun Berria

Habacuquen Profecia 1:11-16 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

11. Orduan nahasiren çaio izpiritua; iraganen eta erorico da: horrelacoa da harec bere jaincoaren ganic duqueen indarra.

12. Ene Jainco Jauna, ene saindua, ez othe çare çu hatsarritic Jainco ahalorotacoa, eta gu ez baicare hilen? Jauna, hura eçarria duçu, haren escuz justiciaren eguiteco; indarrean gogortu duçu, haren escuz açurriatzeco.

13. Çure beguiac garbieguiac dire gaizquiari beguira egoteco; ecin beguira dioçoqueçu gaixtaqueriari; cergatic beguiratzen dioçute tzarquerian hari direnei? nolaz çaude ixilic, gaixtaguinac bera baino prestuagoa iresten duen orduan?

14. Guiçonac eguiten ditutzu itsasoco arrainac beçala, eta buruçaguiric ez duen cierpea iduri.

15. Harec alchatzen ditu amuaz, eramaten ditu bere sareaz, bilcen ditu bere gormetara. Horren gainean bozturen da eta jauciren.

16. Horren gatic imolaturen diozca bitimac bere sareari, sacrificioac eguinen bere gormei; hequiequin handitu içan duelacoz bere çathia, eta bildu janhari hauta.

Irakurri kapitulu osoa Habacuquen Profecia 1