Itun Zaharra

Itun Berria

Esther 9:1-18 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Beraz hamabigarren hilabethean, aitzinean erran dugunaz adar deitzen cenean, hamabirugarren egunean, noiz-etare Juduen hilceco bideac harcen baitzituzten, eta hequien etsaiac odolari hirricatuac baitzauden, Juduac aitzitic hasi ciren nausitzen eta beren ixterbeguietaric aspercen.

2. Eta bildu ciren hiri, herri eta leku gucietan, escuaren hedatzeco beren etsai eta jaçarleen gainera. Eta nihor etzitzaioten buru eguitera ausartatu, ceren hequien handitasunaren beldurrac hartu baitzituen populu guciac;

3. Ecic herrialdeetaco juie, buruçagui, aitzindari, eta lekuetan eta lanetan cerbait cargu çuten guciec alchatzen cituzten Juduac Mardoqueoren beldurrez,

4. Ceina jaureguico buruçagui eta ahal handitan cela eçagutu baitzuten. Haren icenaren aiphua ere egun oroz handituz eta ahotic ahora cihoan.

5. Hargatic Juduec sarrasqui handiz jo cituzten beren etsaiac, eta hil cituzten, hequiei bihurtuz heriotze bat ceina berei emateco bideac hartu baitzituzten;

6. Hambatetaraino non Susanen berean hil baitzituzten borz ehun guiçon, eta berçalde Aman Agagtar Juduen etsaiaren semeac, ceinen icenac hauquiec baitira:

7. Pharsandatha, Delpbon, Esphatha,

8. Phoratha, Adalia, Aridatha,

9. Phermestha, Arisai, Aridai eta Jeçatha.

10. Hequiec hil ondoan, etzuten hequien içanetaric harrapaquinic uquitu nahi içan.

11. Susanen hilac içan cirenen nombrea berehala eramana içan citzaioen erregueri,

12. Ceinac erreguinari erran baitzaroen: Juduec Susango hirian hil dituzte borz ehun guiçon, eta Amanen hamar semeac berçalde. Cembateco sarrasquia daducaçu eguin behar duten herrialde orotan? Cer galdatzen duçu guehiago eta cer nahi duçu mana deçadan eguin dadien?

13. Estherrec ihardetsi çaroen: Erregueren gogaraco bada, Juduei eman bequiote, egun Susanen eguin dutenaren, bihar ere eguiteco escua, eta Amanen hamar semeac içan beitez habetaric urkatuac.

14. Eta erreguec manatu çuen hala eguin cedin. Eta berehala erabaquia içan cen Susanen afixatua, eta Amanen hamar semeac içan ciren dilindan eçarriac.

15. Adarreco hilabethearen hamalaugarren egunean, bilduric, Juduec Susanen hil cituzten hirur ehun guiçon; bainan etzuten hequien onic uquitu.

16. Erregueren azpico ciren herrialde gucietan ere Juduac egotu ciren beren bicien çain, hil ondoan beren etsai eta jaçarleac, haimbercetaraino non hilac heldu baitziren hirur hogoi eta hamaborz miletara, eta nihorc ez baitzuen uquitu hequien onetaric den-gutiena.

17. Bada, adarreco hilabethearen hamahirugarren eguna içan cen orotan sarrasquico lehembicicoa, eta hamalaugarrenean guelditu ciren hilcetic. Egun hura eçarri çuten besta-burutzat, handic harat bethi gucian, bestatzeco janthordu, bozcario eta barazcariz.

18. Bainan Susango hirian hilca haritu cirenec, hilabethe hartaco hamahirugarren eta hamalaugarren egunetan eguin çuten sarrasquia, eta hamaborzgarrenean guelditu ciren hilcetic. Eta hargatic eçarri çuten egun hura barazcari eta bozcariozco bestatzat.

Irakurri kapitulu osoa Esther 9