Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16

Itun Zaharra

Itun Berria

Esther 9 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Beraz hamabigarren hilabethean, aitzinean erran dugunaz adar deitzen cenean, hamabirugarren egunean, noiz-etare Juduen hilceco bideac harcen baitzituzten, eta hequien etsaiac odolari hirricatuac baitzauden, Juduac aitzitic hasi ciren nausitzen eta beren ixterbeguietaric aspercen.

2. Eta bildu ciren hiri, herri eta leku gucietan, escuaren hedatzeco beren etsai eta jaçarleen gainera. Eta nihor etzitzaioten buru eguitera ausartatu, ceren hequien handitasunaren beldurrac hartu baitzituen populu guciac;

3. Ecic herrialdeetaco juie, buruçagui, aitzindari, eta lekuetan eta lanetan cerbait cargu çuten guciec alchatzen cituzten Juduac Mardoqueoren beldurrez,

4. Ceina jaureguico buruçagui eta ahal handitan cela eçagutu baitzuten. Haren icenaren aiphua ere egun oroz handituz eta ahotic ahora cihoan.

5. Hargatic Juduec sarrasqui handiz jo cituzten beren etsaiac, eta hil cituzten, hequiei bihurtuz heriotze bat ceina berei emateco bideac hartu baitzituzten;

6. Hambatetaraino non Susanen berean hil baitzituzten borz ehun guiçon, eta berçalde Aman Agagtar Juduen etsaiaren semeac, ceinen icenac hauquiec baitira:

7. Pharsandatha, Delpbon, Esphatha,

8. Phoratha, Adalia, Aridatha,

9. Phermestha, Arisai, Aridai eta Jeçatha.

10. Hequiec hil ondoan, etzuten hequien içanetaric harrapaquinic uquitu nahi içan.

11. Susanen hilac içan cirenen nombrea berehala eramana içan citzaioen erregueri,

12. Ceinac erreguinari erran baitzaroen: Juduec Susango hirian hil dituzte borz ehun guiçon, eta Amanen hamar semeac berçalde. Cembateco sarrasquia daducaçu eguin behar duten herrialde orotan? Cer galdatzen duçu guehiago eta cer nahi duçu mana deçadan eguin dadien?

13. Estherrec ihardetsi çaroen: Erregueren gogaraco bada, Juduei eman bequiote, egun Susanen eguin dutenaren, bihar ere eguiteco escua, eta Amanen hamar semeac içan beitez habetaric urkatuac.

14. Eta erreguec manatu çuen hala eguin cedin. Eta berehala erabaquia içan cen Susanen afixatua, eta Amanen hamar semeac içan ciren dilindan eçarriac.

15. Adarreco hilabethearen hamalaugarren egunean, bilduric, Juduec Susanen hil cituzten hirur ehun guiçon; bainan etzuten hequien onic uquitu.

16. Erregueren azpico ciren herrialde gucietan ere Juduac egotu ciren beren bicien çain, hil ondoan beren etsai eta jaçarleac, haimbercetaraino non hilac heldu baitziren hirur hogoi eta hamaborz miletara, eta nihorc ez baitzuen uquitu hequien onetaric den-gutiena.

17. Bada, adarreco hilabethearen hamahirugarren eguna içan cen orotan sarrasquico lehembicicoa, eta hamalaugarrenean guelditu ciren hilcetic. Egun hura eçarri çuten besta-burutzat, handic harat bethi gucian, bestatzeco janthordu, bozcario eta barazcariz.

18. Bainan Susango hirian hilca haritu cirenec, hilabethe hartaco hamahirugarren eta hamalaugarren egunetan eguin çuten sarrasquia, eta hamaborzgarrenean guelditu ciren hilcetic. Eta hargatic eçarri çuten egun hura barazcari eta bozcariozco bestatzat.

19. Harrasigabeco hirietan eta herrietan egoten ciren Juduec berriz, adarreco hilabethearen hamalaugarren eguna hartu çuten barazcari eta bozcariozco egunçat, orduan eguiteco beren bozcalenciac eta elkarri igorceco barazcari eta jatecoetaric.

20. Mardoqueoc iscribatu cituen beraz horiec oro, eta gutunetan eçarriric Juduei igorri çarozten egoten ciren leku gucietara, nahiz hurbileco, nahiz urruneco toquietara,

21. Bestatzat har cetzazten adarreco hilabetheco hamalaugarren eta hamaborzgarren egunac, eta urthe-buruan, besta cetzazten ohore handitan;

22. Egun hequietan aspertu cirelacotz Juduac beren etsaietaric, eta nigar eta belzturac aldatu cirelacotz irri eta bozcariotara; eta egun hequiec içan citecen barazcari eta bozcariozco egunac, elkarri beren jatecoetaric igor ceçaten, eta beharrei eguin cetzozten emaitza xumeac.

23. Eta Juduec bestatzat hartu cituzten orduan eguiten hasi cituztenac oro, eta Mardoqueoc gutunez gaztiatu çaroztenac eguiteaz.

24. Ecen Amanec, Amadathiren seme, Agaguen odolecoac, Juduen etsai eta ixterbeguiac, gaizquia hequien contra burutan hartu çuen hequien hilceco eta xahutzeco, eta arthiqui çuen phurra, gure minçaian çortea deitzen dena.

25. Bainan guero Esther sarthu cen erregueren aitzinera, othoizten çuelaric Amanen eguinahalac urmariatuac içan citecen erregueren gutun batez, eta Juduen contra asmatu çuen gaizquia bihur cedin haren beraren buruaren gainera. Eta azquenecotz bera eta bere semeac içan ciren gurutzeari lothuac.

26. Eta ordudanic egun hequiec deithuac içan ciren phurim, erran nahi da çortetaco egunac, ceren phurra, erran nahi da çortea, arthiquia içan baitzen uncira. Eta guerthatu ciren guciac dira iduquiac gutunetan, erran nahi da Mardoqueoren liburu huntan.

27. Juduec berençat, beren ondocoençat eta beren erliyioneari batu nahi içan ciren guciençat erabaqui çuten orduan jasan eta guero gambiatuac içan ciren gucien orhoitzapena, nihor etzadiençat haiçu içan egun hequiec bestatu gabe iragaitera, liburu hunec lekucotasun ematen duen beçala, eta urtheac urthea ekarcen duelaric, bethi eguiten den beçala.

28. Hequiec dira egunac behinere orhoitzapenetic galduco ez direnac, eta herrialde guciec, guiçaldi oroz bestatuco dituztenac lurraren hedadura gucian; eta ez da hiriric ceinetan phurimetaco egunac, erran nahi da çortetacoac, beguiratuac ez baitira Juduez eta hequien ondoregoaz, ceina ceremonia hequien eguimbidearen azpian baita.

29. Eta Abihailen alaba Esther erreguinac eta Mardoqueo Juduac bigarren gutun bat ere iscribatu çuten, egun hura artha oso batequin içan cedinçat ondocoen ondoco bestatua.

30. Eta erregue Asueroren sei hogoi eta çazpi herrialdeetan egoten ciren Judu guciei igorri çaroten, içan ceçatençat baquea, eta onhets ceçaten eguia,

31. Çortetaco egunac beguiratuz, eta beren orduan bozcarioz bestatuz. Mardoqueoc eta Estherrec manatu beçala, Juduec eguimbidea hartu çuten berençat eta beren haurrençat beguiratzeco barurac, oihuac eta çortetaco egunac,

32. Eta Estherrena deitzen den liburu huntaco istorioan iduquiac direnac oro.