Itun Zaharra

Itun Berria

Esdras 5:7-13 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

7. Hari bidali çaroten solasa hunela cen iscribatua: Baque oso Dario erregueari.

8. Erregue jaquinsun içan bedi içatu garela Judeaco herrialdean, Jainco handiaren etchean, ceina harri muguerrez eguiten hari baita, eta çurac harrasien gainean eçarcen dituzte lana agudoqui doha, eta goiti hari da hequien escuetan.

9. Minçatu ditugu beraz hango çaharrac, eta hau erran daroegu: Norc eman darotzuete etche horren alchatzeco eta harrasi horien berritzeco escua?

10. Galdatu ere daroeztegu beren icenac çuri gaztiatzeco, eta iscribatu ditugu hequien artean buruçagui diren guiçonen icenac.

11. Hunelaco solasa ihardetsi darocute, diotelaric: Ceruco eta lurreco Jaincoaren cerbitzariac gare gu; alchatzen dugu templo bat, urthe asco hauquiec baino lehen eguina içan cena, eta Israelgo erregue handi batec eguin eta akabatu çuena.

12. Bainan gure aitec ceruco Jaincoa hasarretzera ekarri çuten ondoan, Jaincoac arthiqui cituen Babilonaco erregue Nabucodonosor caldearraren escuetara. Hunec etche hau urratu eta hemengo populua Babilonara eraman çuen.

13. Ordean Babilonaco erregue Ciroren lehembicico urthean, Ciro erregueac erabaqui bat eman çuen Jaincoaren etche hunen berritzeco.

Irakurri kapitulu osoa Esdras 5