Itun Zaharra

Itun Berria

Esdras 3:3-7 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

3. Bada, Jaincoaren aldarea bere oinen gainean eçarri çuten, inguruco lurretaco populuac hequien icitzera hari cirelaric, eta aldarearen gainean Jaunari goiz-arrats escaini çaroten holocausta.

4. Tabernacletaco besta eguin çuten, iscribatua denaren arabera, eta halaber egun oroz holocausta bere bidean, manamenduaren arabera, egun bakotcheco eguitecoa bere egunean;

5. Eta guero bethico holocausta, hala hilabetheen lehembicico egunean, nola Jaunaren besta-buru consecratuac ciren guciez, eta norc bere oldetara Jaunari emaitzac escaincen ciren orotan.

6. Çazpigarren hilabetheco lehen egunetic hasi ciren Jaunari holocaustaren escaincen. Bada, Jaincoaren temploco asentuac etziren oraino eguinac.

7. Dirua eman çaroeten beraz harguinei eta harri-aphainçaileei; Sidondarrei ere eta Tiriarrei jatecoa, edatecoa eta olioa, Libandic Jopeco itsasora cedro çuren ekarceco, Persiarren erregue Ciroc manatu çaroeten beçala.

Irakurri kapitulu osoa Esdras 3