Itun Zaharra

Itun Berria

Erruth 2:11-23 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

11. Boocec ihardetsi cioen: Çure senharra hil ondoan, çure amaguinarrebarençat eguin ditutzun gucien berriaz jaquina naiz; nola utzi ditutzun çure ahaideac eta çure sorlekua, eçagutzen etzinduen populu batera ethorceco,

12. Bihur beçaçu Jaunac çure eguinçaren arabera; sari oso bat ardiets deçaçula Israelgo Jainco Jauna ganic, ceinaren gana ethorri baitzare eta ceinaren hegalen azpira ihes eguin baituçu.

13. Erruthec erran cioen: Gracia aurkitu dut çure beguien aitzinean, jauna, çu, consolatu nauçuna, eta minçatu çarena çure sehiaren bihotzari, ez naicelaric çure sehietaric baten bethe.

14. Boocec erran cioen: Jateco tenorea ethorri ditaqueenean, çato hunat, jan çaçu oguia, eta çure ahamena minagrean busti çaçu. Jarri cen beraz uztaçaleen sahetsean, garagar xigorretic hartu çuen beretzat, jan çuen eta ase cen eta ondarrac beguiratu cituen.

15. Eta handic jaiqui cen, ohi beçala buruquen bilceco. Bada, Boocec manu hau eman cioten bere muthilei: Çuequin bilcen hari nahi balu ere, ez beçaçue debeca.

16. Çuen escumenetaric ere berariaz arthic çatzue, eta utz guibelerat, ahalqueric gabe bil detzan, eta bilcen dituenean nihorc ez beço gaizquiric erran.

17. Arrats arteo haritu cen beraz landan bilcen; eta bildu çuena çaharo batequin joric eta iharrosiric, kausitu çuen ephi baten inguruaren garagarra, erran nahi da hirur gaitzeru.

18. Hequiec soinean, itzuli cen hirira; erakutsi ciozcan bere amaguinarrebari; berçalde aitzinera ekarri eta eman ciozcan, ase-ta beguiratu cituen jateco ondarretaric.

19. Amaguinarrebac erran cioen: Non haritu çare egun bilcen? non haritu çare landan? Benedicatua içan bedi çutaz urricaldu dena. Erruthec erran cioen noren baithan haritu cen lanean; erran cioen guiçonaren icena, ceina Booz deitzen baitzen.

20. Noemic ihardetsi cioen: Jaunaz benedicatua içan bedi, ceren biciei erakutsi içan dioeten beguitharte bera beguiratu baitiote hilei ere. Eta berriz erran çuen: Gure ahaide hurbila da guiçon hura.

21. Erruthec erran çuen: Hau ere manatu darot, haren uztaçaleetara goan nadiela, uzta guciac bildu arteo.

22. Amaguinarrebac ihardetsi cioen: Hobe duçu, ene haurra, haren nescatchequin uztatzera ilki çaitecen, nahigaberic içan ez deçaçun berce baten landan

23. Hargatic Boocen nescatchequin ibili cen, eta hequiequin bilcen haritu cen, garagarrac eta oguiac barnera sarthu arteo.

Irakurri kapitulu osoa Erruth 2