Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4

Itun Zaharra

Itun Berria

Erruth 2 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Bada, ahal handiac eta onthasun hainitz çuen guiçon bat bacen, Elimelequen ahaidea, Booz deitzen cena.

2. Erruth Moabitarrac bere amaguinarrebari erran cioen: Çuc nahi baduçu, goanen naiz landetara, eta uztaçaleari itzuri burucac bilduco ditut, atzemanen dudan leku gucietan bihotz-oneco aita familiaco bat, beguitharte eguinen darotana. Noemic ihardetsi cioen: Çoaci, ene haurra.

3. Goan cen beraz, eta burucac bilcen cituen uztaçaleen guibeletic. Guerthatu cen, bada, landa haren nausia cela Booz, Elimelequen ahaidea.

4. Eta hara non bera Bethlehemetic ethorcen cen, eta uztaçaleei erran cioeten: Jauna bedi çuequin. Hauquiec ihardetsi cioten: Jaunac benedica beçaitza.

5. Uztaçaleen buruco cen guiçon gazte bati erran cioen Boocec: Norena da nescatcha hori?

6. Harec ihardetsi çuen: Noemirequin Moab-herritic ethorri den Moabitarra da hori.

7. Othoiztu gaitu utz deçaçun guelditzen diren buruquen bilcera, uztaçaleen ondotic; eta goicetic hunat landan da, eta ez da aphur bat ere etchera bihurtu.

8. Boocec erran cioen Erruthi: Adi çaçu, nescatcha, ez becedi nihora goan buruca bilcera, bainan çaude landa huntan, eta çoaci ene nescatchetara,

9. Eta jarraic çaiteci uzta eguin duqueten toquietara. Manatu diotet ecen ene muthilei, nihorc ez deçaçun nahigaberic eman: eta egarritzen bacina ere, çoaci unciac diren lekura, eta edan çaçu ene muthilec edaten duten uretaric.

10. Ahuspez eroriric eta lurrean adoratzen çuelaric, Erruthec erran cioen: Nondic dathorquit gracia çure beguien aitzinean aurkitu dudala, eta nardatu gabe jausten çarela ene eçagutzera, ni arrotz gaixoa?

11. Boocec ihardetsi cioen: Çure senharra hil ondoan, çure amaguinarrebarençat eguin ditutzun gucien berriaz jaquina naiz; nola utzi ditutzun çure ahaideac eta çure sorlekua, eçagutzen etzinduen populu batera ethorceco,

12. Bihur beçaçu Jaunac çure eguinçaren arabera; sari oso bat ardiets deçaçula Israelgo Jainco Jauna ganic, ceinaren gana ethorri baitzare eta ceinaren hegalen azpira ihes eguin baituçu.

13. Erruthec erran cioen: Gracia aurkitu dut çure beguien aitzinean, jauna, çu, consolatu nauçuna, eta minçatu çarena çure sehiaren bihotzari, ez naicelaric çure sehietaric baten bethe.

14. Boocec erran cioen: Jateco tenorea ethorri ditaqueenean, çato hunat, jan çaçu oguia, eta çure ahamena minagrean busti çaçu. Jarri cen beraz uztaçaleen sahetsean, garagar xigorretic hartu çuen beretzat, jan çuen eta ase cen eta ondarrac beguiratu cituen.

15. Eta handic jaiqui cen, ohi beçala buruquen bilceco. Bada, Boocec manu hau eman cioten bere muthilei: Çuequin bilcen hari nahi balu ere, ez beçaçue debeca.

16. Çuen escumenetaric ere berariaz arthic çatzue, eta utz guibelerat, ahalqueric gabe bil detzan, eta bilcen dituenean nihorc ez beço gaizquiric erran.

17. Arrats arteo haritu cen beraz landan bilcen; eta bildu çuena çaharo batequin joric eta iharrosiric, kausitu çuen ephi baten inguruaren garagarra, erran nahi da hirur gaitzeru.

18. Hequiec soinean, itzuli cen hirira; erakutsi ciozcan bere amaguinarrebari; berçalde aitzinera ekarri eta eman ciozcan, ase-ta beguiratu cituen jateco ondarretaric.

19. Amaguinarrebac erran cioen: Non haritu çare egun bilcen? non haritu çare landan? Benedicatua içan bedi çutaz urricaldu dena. Erruthec erran cioen noren baithan haritu cen lanean; erran cioen guiçonaren icena, ceina Booz deitzen baitzen.

20. Noemic ihardetsi cioen: Jaunaz benedicatua içan bedi, ceren biciei erakutsi içan dioeten beguitharte bera beguiratu baitiote hilei ere. Eta berriz erran çuen: Gure ahaide hurbila da guiçon hura.

21. Erruthec erran çuen: Hau ere manatu darot, haren uztaçaleetara goan nadiela, uzta guciac bildu arteo.

22. Amaguinarrebac ihardetsi cioen: Hobe duçu, ene haurra, haren nescatchequin uztatzera ilki çaitecen, nahigaberic içan ez deçaçun berce baten landan

23. Hargatic Boocen nescatchequin ibili cen, eta hequiequin bilcen haritu cen, garagarrac eta oguiac barnera sarthu arteo.