Itun Zaharra

Itun Berria

Erran-Çaharrac 8:21-36 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

21. Ni maite nautenen aberasteco eta hequien kutchen bethetzeco.

22. Jauna ene jabe da bere bidean hastetic, abiaduratic, deusere eguin aitzinetic.

23. Egundainotic eçarria naiz, eta aspalditic, lurra eguina içan cedin baino lehenagodanic.

24. Ondarrac etziren oraino, eta orducoz eguina nincen; ithur-urac etziren oraino jauzten;

25. Mendiac etziren oraino beren bulto gaitzean jarriac; mendixcac baino lehen jaioa nincen;

26. Jaunac etzituen oraino eguin lurra, hibaiac eta lurraren erroac;

27. Ceruac aphaincen cituenean, han nincen; legue ecin-hautsizco batez eta antapera batez inguratzen cituenean ondarrac;

28. Orcia gogorcen çuenean gainean, eta ithur-urac beren neurritan eçarcen cituenean;

29. Itsasoa bere cedarriez inguratzen çuenean, eta urei legue bat ematen çarotenean, etzetzazten beren mugac iragan; lurraren asentuac airetan jarcen cituenean;

30. Harequin nincen gucien xuxencen; eta egun oroz goço harcen nien, bethi haren aitzinean dostatuz;

31. Dostatuz munduaren hedaduran; eta ene goçoa cen guiçasemeequin içatea.

32. Orai beraz, ene haurrac, ençun neçaçue; dohatsu ene bideac çaincen dituztenac.

33. Adi çaçue ene irakaspena; içan çuhur, eta ez hastan hura.

34. Dohatsu ni ençuten nauen guiçona, eta ene ilkibideetan atzarria, eta ene sarceco athean erne dagoena!

35. Ni atzemanen nauenac aurkituren du bicia, eta Jauna ganic ilkiren du salbamendua.

36. Bainan ene alderat hobendun eguinen denac, çaurthuco du bere arima; ni higüincen nauten guciec maite dute heriotzea.

Irakurri kapitulu osoa Erran-Çaharrac 8