Itun Zaharra

Itun Berria

Erran-Çaharrac 8:17-26 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

17. Ni maite nautenac maithatzen ditut nic, eta goicic ene ganat ernatzen direnec aurkitzen naute.

18. Enequin dira aberastasunac eta ospea, ontasun ederrenac eta çucentasuna;

19. Ecen urhea eta harri baliosa baino hobea da ene fruitua, eta ni ganic sorcen dena cilhar hauta baino hobea.

20. Çucenaren bideetan nabila, adimenduaren bidexquen erditic,

21. Ni maite nautenen aberasteco eta hequien kutchen bethetzeco.

22. Jauna ene jabe da bere bidean hastetic, abiaduratic, deusere eguin aitzinetic.

23. Egundainotic eçarria naiz, eta aspalditic, lurra eguina içan cedin baino lehenagodanic.

24. Ondarrac etziren oraino, eta orducoz eguina nincen; ithur-urac etziren oraino jauzten;

25. Mendiac etziren oraino beren bulto gaitzean jarriac; mendixcac baino lehen jaioa nincen;

26. Jaunac etzituen oraino eguin lurra, hibaiac eta lurraren erroac;

Irakurri kapitulu osoa Erran-Çaharrac 8