Itun Zaharra

Itun Berria

Erran-Çaharrac 8:11-24 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

11. Alabainan gauça baliosenac baino hobea da çuhurcia; eta lehia eman deçaqueten guciac ez dira haren erkide.

12. Ni, çuhurcia, asmuan egoten naiz, eta gogocunde arguituen artean naiz.

13. Jaunaren beldurrac higüin du gaizquia; hastio ditut oçartasuna, hampurusqueria, bide galdua eta bi hitzetaco ahoa.

14. Ni ganicacoac dira asmu ona eta çucentasuna; ni ganicacoac umotasuna eta indarra.

15. Ene bidez erregueac erreguinatzen dira eta legue-eguileec erabaquitzen dute çucen dena.

16. Ene bidez manatzen dute buruçaguiec, eta justicia bihurcen dute ahala escuan dutenec.

17. Ni maite nautenac maithatzen ditut nic, eta goicic ene ganat ernatzen direnec aurkitzen naute.

18. Enequin dira aberastasunac eta ospea, ontasun ederrenac eta çucentasuna;

19. Ecen urhea eta harri baliosa baino hobea da ene fruitua, eta ni ganic sorcen dena cilhar hauta baino hobea.

20. Çucenaren bideetan nabila, adimenduaren bidexquen erditic,

21. Ni maite nautenen aberasteco eta hequien kutchen bethetzeco.

22. Jauna ene jabe da bere bidean hastetic, abiaduratic, deusere eguin aitzinetic.

23. Egundainotic eçarria naiz, eta aspalditic, lurra eguina içan cedin baino lehenagodanic.

24. Ondarrac etziren oraino, eta orducoz eguina nincen; ithur-urac etziren oraino jauzten;

Irakurri kapitulu osoa Erran-Çaharrac 8