Itun Zaharra

Itun Berria

Erran-Çaharrac 8:1-10 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Çuhurcia oihuz ez othe dago, eta umotasunac ez othe du deihadar eguiten?

2. Jarriric bide gaineco bizcar handi eta goretan, bidexquen erdian,

3. Hirico atheen ondoan, atheetan beretan, minço da, dioelaric:

4. Oi guiçonac, çuei nago oihuz, eta guiçasemeençat da ene deihadarra.

5. Gazteac, eçagutaçue çuhurcia; çoroac, ohart çaitezte.

6. Adi çaçue, ecen gauça handiz minçatzera noha, eta ene ezpainac idequico dira gauça çucenen errateco.

7. Ene ahoac erabilico du eguia, eta ene ezpainec higüinduco dute tzarqueria.

8. Bidezcoac dira ene solas guciac; hequietan ez da deusere gaixtoric, ez tzarric.

9. Çucenac dira adimendutsuençat, eta errexac jaquitatea aurkitu dutenençat.

10. Onhets çaçue ene irakaspena, eta ez dirua: hauta çaçue irakasmena urhea baino hobequi;

Irakurri kapitulu osoa Erran-Çaharrac 8