Itun Zaharra

Itun Berria

Erran-Çaharrac 5:13-23 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

13. Certaco ez othe dut ençun arguitzen nindutenen minçoa, eta ene nausietara ez othe dut makurtu ene beharria?

14. Gaizqui gucietan hurran sarthu naiz, baldarnaren eta sinagogaren erdian.

15. Edan çaçu çure urteguico uretic eta çure ithurrico xirripetaric:

16. Camporat ilki beitez çure ithurriac, eta carriquetara barraia çatzu çure urac.

17. Çure-çureac içan çatzu, eta arrotzac içan ez beitez çurequin phartedun.

18. Çure çaina bedi benedicatua, eta boz çaiteci çure gaztetasuneticaco emaztearequin.

19. Hura içan bequiçu hala-nola oren ama maite-maitea, hala-nola oren ume gogocoena: noiz-nahi hordi betzazte haren bulharrec; haren amodioan bethi har betzatzu çure gogo guciac.

20. Cergatic, ene semea, emazte atzeaz utzico duçu balacatzera çure burua, eta goço hartuco duçu çurea ez denaren bulharren artean?

21. Jaunac beguiratzen du guiçonaren bideetara, eta beguiaz daduzca haren urhatsac oro.

22. Bere tzarqueriec atzematen dute gaixtaguina, eta bere bekatuen lokarriez hestutua da.

23. Hilen da hura, ceren ez den nehortu, eta enganatua gueldituco da bere nihonereco çoroquerietan.

Irakurri kapitulu osoa Erran-Çaharrac 5