Itun Zaharra

Itun Berria

Erran-Çaharrac 5:1-8 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Ene semea, atzarria çaudezquiote ene solas çuhurrei, eta beharria emoçute ene hitz umoei;

2. Çain detzatzun çure gogoetac, eta çure ezpainec beguira deçaten irakasmena. Berautzu emaztequiaren balacaqueriari beharria ematetic;

3. Ecen eztia darioten bresca iduri dute lilitchoaren ezpainec, eta haren cinçurrac olioz arguitzen du;

4. Bainan haren ondorio azquenac uher dira ciçari-belharra beçala, eta çorrotz hala-nola bi ahotaco ezpata.

5. Heriotzera jausien dira haren oinac, eta ifernuetara sarcen dira haren urhatsac.

6. Ez dabilça bicitzeco bideaz; haren urhatsac dira barraiatuac eta ecin-eçagutuzcoac.

7. Orai beraz, ene semea, adi neçaçu, eta ene ahoco hitzetaric ez beçaite guibela.

8. Lilitchoaren ganic urrun çatzu çure bideac, eta ez becedi haren etcheco athetic hurbil.

Irakurri kapitulu osoa Erran-Çaharrac 5