Itun Zaharra

Itun Berria

Erran-Çaharrac 30:7-20 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

7. Bi galde eguin içan darozquitzut, ez uka niri hil nadien baino lehen.

8. Erguelqueria eta gueçurrezco hitzac urrun eguizquitzu ni ganic;       Ez niri eman ez behartasuna, ez-etare aberastasuna; emadaçu bakarric bicitzeco premia dena;

9. Beldurrez-eta ase ondoan lerra nadien ukatzera, eta erran deçadan Nor da Jauna? edo beharrac hartaraturic, ebats deçadan, eta ene Jaincoaren icena arnega.

10. Ez jaçar sehiari bere nausiaren aitzinean, madarica çaitzan eta eror çadien beldurrez.

11. Ethorqui batec madaricatzen du bere aita, eta ez du bere ama benedicatzen.

12. Ethorqui batec bere burua garbi daduca, eta bizquitartean ez da bere lohiquerietaric xahutua.

13. Ethorqui batec begui gorac eta bekoqui goitituac daduzca.

14. Ethorqui batec, horcen orde, ezpatac ditu; eta xehacatzen du bere horcez, irestecotzat lurreco beharrac eta guiçonen arteco erromesac.

15. Odoledaleac baditu bi alaba, diotenac: Ekar, ekar.       Hirur gauça dira ecin-asezcoac, eta laugarrenac behinere ez dio: Asqui.

16. Ifernua, ume-unciaren ahoa, urez asetzen ez den lurra; sua, berriz, behinere ez dioena: Asqui.

17. Aitari irain eguiten, eta bere amaren haur eguimpenari escarnio eguiten dioen beguia iraicia içan bedi errequetaco beleez, eta arranoaren umeec jan beçate bera.

18. Hirur gauça çaizquit gaitzac, eta laugarrena ez daquit batere:

19. Arranoaren bidea ceruan, suguearen bidea harriaren gainean, unciaren bidea itsasoaren erdian, eta guiçonaren bidea gaztetasunean.

20. Hala-halacoa da berceequin kutsatu den emaztearen bidea ere; hainac jaten du, eta ahoa xukatzean, erraten: Ez dut gaizquiric eguin.

Irakurri kapitulu osoa Erran-Çaharrac 30