Itun Zaharra

Itun Berria

Erran-Çaharrac 30:21-30 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

21. Hirur gauçaz nahasia da lurra eta ecin jasan deçaque laugarrena:

22. Gathibuaz, erreguetua denean çoro batez, jatecoz ase denean;

23. Emaztequi hastiagarri batez, ezconçaz hartua denean; eta nescato batez, bere etchecandrearen ondore eguin denean.

24. Lurreco lau gauça dira guciz ttipiac, eta hainac dira çuhurrac baino çuhurragoac:

25. Xinhaurriac, populu xehe, uztaroan bere jatecoa aphaincen duena;

26. Erbiac, populu indargabe, harrian bere ohancea eçarcen duena;

27. Xartalac, erregueric ez dutenac, eta oro beren molçoetan goaten direnac;

28. Estelioac, escuen gainean dabilçanac, eta erregueren etchetan egoten direnac;

29. Hirur gauça dira ongui direnac ibilcen, eta laugarrena osperequin dabila:

30. Lehoina, basaberetaric hazcarrena, bidean guerthatzen çaioen nihoren beldur içanen ez dena;

Irakurri kapitulu osoa Erran-Çaharrac 30