Itun Zaharra

Itun Berria

Erran-Çaharrac 30:1-11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Bilarazlearen hitzac, eguiaren hedatzailearen semearenac.       Jaincoa berequin duen guiçon batec erran ikuspena; eta Jaincoa haren baithan içanez indar harturic, erran du:

2. Guiçonetaric çoroena naiz, eta guiçonen çuhurcia ez da ene baithan.

3. Ez dut ikasi çuhurcia, ez-etare eçagutu sainduen jaquitatea.

4. Nor cerurat igan eta jautsi da? norc bere escuetan iduqui du izpiritua? norc urac bildu ditu hala-nola saihal batera? leihorrari norc eçarri diozca bere mugarri guciac? cer icen du, eta cer da haren semearen icena, balin badaquiçu?

5. Jaincoaren hitzac oro kaldatuac dira. Erredola bat da haren iguriqui daudecenençat.

6. Ez berba batere haren hitzei, beldurrez-eta jaçarria içan daquiçun eta gueçurretan aurkitua içan çaitecen.

7. Bi galde eguin içan darozquitzut, ez uka niri hil nadien baino lehen.

8. Erguelqueria eta gueçurrezco hitzac urrun eguizquitzu ni ganic;       Ez niri eman ez behartasuna, ez-etare aberastasuna; emadaçu bakarric bicitzeco premia dena;

9. Beldurrez-eta ase ondoan lerra nadien ukatzera, eta erran deçadan Nor da Jauna? edo beharrac hartaraturic, ebats deçadan, eta ene Jaincoaren icena arnega.

10. Ez jaçar sehiari bere nausiaren aitzinean, madarica çaitzan eta eror çadien beldurrez.

11. Ethorqui batec madaricatzen du bere aita, eta ez du bere ama benedicatzen.

Irakurri kapitulu osoa Erran-Çaharrac 30