Itun Zaharra

Itun Berria

Erran-Çaharrac 3:8-16 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

8. Ecen horrela çure barnea sasual eta çure heçurrac heçatuac içanen dira.

9. Çure içatetic ohora çaçu Jauna, eta emotzu çure uzta gucien picainac,

10. Çure selharuac ontasunez betheco, eta çure dolhareac arnoz gaindituco dira.

11. Ene semea, ez egotz Jauna ganicaco cridançamendua, etzaitecela erki gaztigatzen çaituenean.

12. Ecen maite duena gaztigatzen du Jaunac, eta laket da harequin, aita bat bere semearequin beçala.

13. Dohatsu guiçona çuhurcia aurkitu duena, eta umotasunez nasai dena!

14. Haren bilcea hobe da asco diruz jabe eguitea baino, eta urhe ederrenac eta garbienac ez ditu haren fruituac balio.

15. Aberastasun guciac baino baliosago da; eta galda ditazqueen gauça guciac, ez dira hari erkatzeco gai.

16. Haren escuinac daduca egunen lucetasuna, eta ezquerrac aberastasunac eta ospea.

Irakurri kapitulu osoa Erran-Çaharrac 3