Itun Zaharra

Itun Berria

Erran-Çaharrac 3:29-35 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

29. Ez hari escupeca gaizquiaren eguiten çure adisquideari, noiz-etare harec çure baithan baitu bere fidancia.

30. Ariaric gabe escatimaric ez har guiçonarequin, noiz-etare berac ez baitarotzu gaizquiric deusere eguin.

31. Ez bekaizgoric ekar makurrean dabilanari, eta ez jarraic haren bideei;

32. Ceren Jaunac hastio baititu enganatzaile guciac, eta lainoequin baititu bere solasac.

33. Jaunac igorcen du beharra gaixtaguinaren etchera; bainan prestuen egoitzac benedicatuac içanen dira.

34. Harec trufatuco ditu trufariac, eta graciaz betheco ditu ezti direnac.

35. Çuhurrec goçatuco dute ospea; çoroen goratzea ahalquetara bihurtuco da.

Irakurri kapitulu osoa Erran-Çaharrac 3