26. Ecen Jauna çure sahetsean içanen da, eta çure oina çainduco du, etzedinçat içan atzemana.
27. Onguiaren eguitetic, ahala duena berautzu guibela; eta cerorrec eguiçu onguia, ahala balin baduçu.
28. Ez erran çure adisquideari: Çoaz, eta çato berriz, bihar emanen darotzut, berehala eman deçaqueçunean.
29. Ez hari escupeca gaizquiaren eguiten çure adisquideari, noiz-etare harec çure baithan baitu bere fidancia.
30. Ariaric gabe escatimaric ez har guiçonarequin, noiz-etare berac ez baitarotzu gaizquiric deusere eguin.
31. Ez bekaizgoric ekar makurrean dabilanari, eta ez jarraic haren bideei;
32. Ceren Jaunac hastio baititu enganatzaile guciac, eta lainoequin baititu bere solasac.
33. Jaunac igorcen du beharra gaixtaguinaren etchera; bainan prestuen egoitzac benedicatuac içanen dira.
34. Harec trufatuco ditu trufariac, eta graciaz betheco ditu ezti direnac.
35. Çuhurrec goçatuco dute ospea; çoroen goratzea ahalquetara bihurtuco da.