Itun Zaharra

Itun Berria

Erran-Çaharrac 3:2-13 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

2. Ecen ekarriren darozquitzute egunen lucetasuna, bicitzeco urtheac eta baquea.

3. Urricalcortasuna eta eguia ez beitez urrun çu ganic; eçar çatzu çure lephoaren inguruan, eta çure bihotzaren gainean iscriba çatzu.

4. Eta aurkituren ditutzu gracia eta eguiteco molde on bat Jaincoaren eta guiçonen aitzinean.

5. Çure bihotz guciaz Jaunaren baithan fida çaite, eta ez berma çure umotasunaren gainean.

6. Çure hara-huna gucietan hura içan çaçu gogoan, eta berac bidaturen ditu çure urhatsac.

7. Çuhurçat ez iduc çure burua; içan çaite Jaincoaren beldur, eta guibel eguioçu gaizquiari;

8. Ecen horrela çure barnea sasual eta çure heçurrac heçatuac içanen dira.

9. Çure içatetic ohora çaçu Jauna, eta emotzu çure uzta gucien picainac,

10. Çure selharuac ontasunez betheco, eta çure dolhareac arnoz gaindituco dira.

11. Ene semea, ez egotz Jauna ganicaco cridançamendua, etzaitecela erki gaztigatzen çaituenean.

12. Ecen maite duena gaztigatzen du Jaunac, eta laket da harequin, aita bat bere semearequin beçala.

13. Dohatsu guiçona çuhurcia aurkitu duena, eta umotasunez nasai dena!

Irakurri kapitulu osoa Erran-Çaharrac 3