Itun Zaharra

Itun Berria

Erran-Çaharrac 3:17-29 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

17. Haren bideac oro ederrac dira eta haren bidexca guciac baquezcoac.

18. Hura besarcatzen dutenençat da bicitzeco çuhaitza, eta dohatsu hari iritchiquia dagoena.

19. Jaunac çuhurtasunaz asentatu du lurra, eta umotasunaz jarri ditu ceruac.

20. Haren çuhurciaren bidez ondarrac gaindica goan dira eta lanhoac ihincetara loditzen dira.

21. Ene semea, horiec ez beitez çure beguietaric athera; iduc çatzu leguea eta ene errana;

22. Eta hori içanen da çure arimaco bicia eta çure ahoco berreguindura.

23. Orduan gogoa onic ibilico çare çure bidean, eta çure oina ez da behaztopatuco.

24. Lo eguiten baduçu, beldurric gabe eguinen duçu; phausu hartuco duçu, eta goçoa içanen da çure loa.

25. Ez har tupuzteco ikaraduraric eta ez ici çure gainera jaucico diren gaixtaguinen indarrez;

26. Ecen Jauna çure sahetsean içanen da, eta çure oina çainduco du, etzedinçat içan atzemana.

27. Onguiaren eguitetic, ahala duena berautzu guibela; eta cerorrec eguiçu onguia, ahala balin baduçu.

28. Ez erran çure adisquideari: Çoaz, eta çato berriz, bihar emanen darotzut, berehala eman deçaqueçunean.

29. Ez hari escupeca gaizquiaren eguiten çure adisquideari, noiz-etare harec çure baithan baitu bere fidancia.

Irakurri kapitulu osoa Erran-Çaharrac 3