Itun Zaharra

Itun Berria

Erran-Çaharrac 29:9-18 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

9. Guiçon çuhurra, aharratzen bada çoroarequin, edo samur dadien, edo irri eguin deçan, ez du phausiric aurkituco.

10. Guiçon odolcoiec higüin dute lainoa; prestuec, berriz, beguiratu nahi diote bicia.

11. Çoroac atheratzen du gogoan duen gucia; çuhurra ephez dago, eta gueroraco goaitatzen da.

12. Solas gueçurtiac gogotic aditzen dituen buruçaguiac, gaixtoac içanen ditu cerbitzari guciac.

13. Beharrac eta harceduruac buruz buru eguin dute; Jauna da bien arguitzailea.

14. Beharrac cintasunean juiatzen dituen erreguea, hainaren tronua bethicotzat da gogortuco.

15. Çaharoac eta cridançac ematen dute çuhurcia; aldiz, bere nahitara uzten den haurrac ahalcatuco du bere ama.

16. Gaixtaguin guehiago, eta gaixtaqueria guehiago içanen da; eta prestuac içanen dira hequien xahupenaz lekuco.

17. Irakats çaçu ongui çure semea, eta çure goçagarri içanen da, eta atseguinen nasaicia emanen dio çure arimari.

18. Profeciaric ez denean guehiago içanen, populua barraiatuco da; leguea çaincen duena ordean, dohatsu da.

Irakurri kapitulu osoa Erran-Çaharrac 29