Itun Zaharra

Itun Berria

Erran-Çaharrac 29:21-27 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

21. Guriqui bere sehia haurretic hazten duenac, guerorat oçar atzemanen du.

22. Hasarrecor denac kimerac bizten ditu; eta gaitzicor dena, bekatura erorcorrago içanen da.

23. Hampurutsuari darraiquio beheramendua, eta ospetara goratua içanen da bihotzez aphal dena.

24. Uhoinarequin barne eguiten denac hastio du bere arima; aditzen du nola deitzen duten cin eguitera, eta ez du aguertuco hura.

25. Guiçonaren beldur dena laster erorico da; Jaunaren baithan bere iguriquimena daducana içanen da goratua.

26. Asco dabilça buruçaguiaren ganic beguithartequeta; bainan Jauna ganic atheraco çaio batbederari çor çaioena.

27. Prestuec gaixtaguina higüin dute, eta gaixtaguinec hastio dituzte bide çucenaz dabilçanac.       Hitza çaincen duen umea, galpenetic salbo içanen da.

Irakurri kapitulu osoa Erran-Çaharrac 29