Itun Zaharra

Itun Berria

Erran-Çaharrac 29:13-26 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

13. Beharrac eta harceduruac buruz buru eguin dute; Jauna da bien arguitzailea.

14. Beharrac cintasunean juiatzen dituen erreguea, hainaren tronua bethicotzat da gogortuco.

15. Çaharoac eta cridançac ematen dute çuhurcia; aldiz, bere nahitara uzten den haurrac ahalcatuco du bere ama.

16. Gaixtaguin guehiago, eta gaixtaqueria guehiago içanen da; eta prestuac içanen dira hequien xahupenaz lekuco.

17. Irakats çaçu ongui çure semea, eta çure goçagarri içanen da, eta atseguinen nasaicia emanen dio çure arimari.

18. Profeciaric ez denean guehiago içanen, populua barraiatuco da; leguea çaincen duena ordean, dohatsu da.

19. Gathibua ez daiteque hitzez irakats; ecic aditzen du çuc dioçuna, eta ihardesteaz ez da axoladuru.

20. Ikusi duçu guiçon bat minçatzera çalhu? haren ganic medeança baino çoroqueria guehiago uste içateco da.

21. Guriqui bere sehia haurretic hazten duenac, guerorat oçar atzemanen du.

22. Hasarrecor denac kimerac bizten ditu; eta gaitzicor dena, bekatura erorcorrago içanen da.

23. Hampurutsuari darraiquio beheramendua, eta ospetara goratua içanen da bihotzez aphal dena.

24. Uhoinarequin barne eguiten denac hastio du bere arima; aditzen du nola deitzen duten cin eguitera, eta ez du aguertuco hura.

25. Guiçonaren beldur dena laster erorico da; Jaunaren baithan bere iguriquimena daducana içanen da goratua.

26. Asco dabilça buruçaguiaren ganic beguithartequeta; bainan Jauna ganic atheraco çaio batbederari çor çaioena.

Irakurri kapitulu osoa Erran-Çaharrac 29