Itun Zaharra

Itun Berria

Erran-Çaharrac 29:1-14 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Norc-ere cridançatzailea buru-gaixtoqueriaz arbuiatuco baitu, hainari erorico çaio tupusteco asturugaitza, eta ondotic eçar sendatzeric jarraiquico.

2. Prestuac berhatzeaz boztuco da jendea; gaixtaguinec nausitasuna harcean, auhenez abiatuco da populua.

3. Çuhurcia maite duen guiçonac boztuco du bere aita; aldiz, lilitchoac hacico dituenac galduco du bere içatea.

4. Erregue prestuac goratu lurra, guiçon cekenac xahutuco du.

5. Bere adisquideari solas legun eta aleguiazcoez minço denac, sarea hedatzen dio aitzinean.

6. Arteac atzemanen du bekatu eguiten hari den guiçon gaixtoa; eta prestua bozcarioz eta lauduriozco cantuz egonen da.

7. Prestuac eçagutzen du beharraren çucena; gaixtaguinac ez daqui deusere.

8. Guiçon galduec xahutzen dute hiria; çuhurrec, berriz, aldaratzen dute sulia.

9. Guiçon çuhurra, aharratzen bada çoroarequin, edo samur dadien, edo irri eguin deçan, ez du phausiric aurkituco.

10. Guiçon odolcoiec higüin dute lainoa; prestuec, berriz, beguiratu nahi diote bicia.

11. Çoroac atheratzen du gogoan duen gucia; çuhurra ephez dago, eta gueroraco goaitatzen da.

12. Solas gueçurtiac gogotic aditzen dituen buruçaguiac, gaixtoac içanen ditu cerbitzari guciac.

13. Beharrac eta harceduruac buruz buru eguin dute; Jauna da bien arguitzailea.

14. Beharrac cintasunean juiatzen dituen erreguea, hainaren tronua bethicotzat da gogortuco.

Irakurri kapitulu osoa Erran-Çaharrac 29