Itun Zaharra

Itun Berria

Erran-Çaharrac 24:16-28 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

16. Ecen çazpitan erorico da prestua, eta jaiquico da; gaixtaguinac ordean tzarquerian ithoco dira.

17. Bozcarioric ez har çure etsaia erori ditaqueenean, eta ez jauz xahutu delacotz;

18. Beldurrez-eta Jaunac ikus deçan, gaitzi daquioen, eta haren gainetic ken deçan bere hasarrea.

19. Ez hari cein-guehiagoca gaixtaguinequin, eta ez ekar bekaizgoric guiçatzarrei;

20. Ecen gaixtoec ez dute guerocoaren phesquiçaric, eta gaixtaguinen arguia hilen da.

21. Ene semea, Jaunaren eta erregueren beldur içan çaiteci, eta ez beçaite nahas gaizqui-erraileequin;

22. Ceren batbatean alchatuco baita hequien galpena; eta norc eçagutzen du nolacoa içanen den bataren eta bercearen xahupena?

23. Hauquiec ere çuhurrençat: Juiamendutan ez da on beguiratzea nor nor den.

24. Gaixtaguinari erraten diotenac: Prestua çare, populuec hainac madaricatuco eta leinuec hastiatuco dituzte.

25. Hura açurriatuco dutenac içanen dira laudatuac, eta benedicionea ethorrico çaroete gainera.

26. Solas çucenac ihardesten dituenac, musu ematen du ezpainetan.

27. Çure lana aphain çaçu campoan, eta artharequin lant çaçu çure lurra, guero alcha deçaçun çure etchea.

28. Çure lagunaren contra ez becedi athera gueçurrezco lekuco, eta ez balaca nihor çure ezpainez.

Irakurri kapitulu osoa Erran-Çaharrac 24