Itun Zaharra

Itun Berria

Erran-Çaharrac 24:13-24 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

13. Ene semea, jan çaçu eztia ona delacotz, eta bresca, çure ahoari guciz goço çaioelacotz.

14. Hala-hala çuhurciaren irakasmena içanen çaio çure arimari; aurkitu duqueçunean hura, phesquiça içanen duçu çure azquen orenean, eta çure phesquiça ez da galduco.

15. Ez heda celataric, gaizquia ez bilha prestuaren etchean, eta ez asalda haren phausua;

16. Ecen çazpitan erorico da prestua, eta jaiquico da; gaixtaguinac ordean tzarquerian ithoco dira.

17. Bozcarioric ez har çure etsaia erori ditaqueenean, eta ez jauz xahutu delacotz;

18. Beldurrez-eta Jaunac ikus deçan, gaitzi daquioen, eta haren gainetic ken deçan bere hasarrea.

19. Ez hari cein-guehiagoca gaixtaguinequin, eta ez ekar bekaizgoric guiçatzarrei;

20. Ecen gaixtoec ez dute guerocoaren phesquiçaric, eta gaixtaguinen arguia hilen da.

21. Ene semea, Jaunaren eta erregueren beldur içan çaiteci, eta ez beçaite nahas gaizqui-erraileequin;

22. Ceren batbatean alchatuco baita hequien galpena; eta norc eçagutzen du nolacoa içanen den bataren eta bercearen xahupena?

23. Hauquiec ere çuhurrençat: Juiamendutan ez da on beguiratzea nor nor den.

24. Gaixtaguinari erraten diotenac: Prestua çare, populuec hainac madaricatuco eta leinuec hastiatuco dituzte.

Irakurri kapitulu osoa Erran-Çaharrac 24