Itun Zaharra

Itun Berria

Erran-Çaharrac 24:1-13 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Guiçatzarrez ez içan bekaizti, eta ez lehia hequiequilaco içatera.

2. Ceren hequien gogoac harrapaqueriaz baitu amets, eta hequien ezpainec malçurqueriac baiteratsazte.

3. Çuhurciaz alchatzen da etchea, eta umotasunaz gogorcen.

4. Jaquitateac betheco ditu selharuac gauça baliosenez eta ederrenez.

5. Guiçon çuhurra hazcar da; eta guiçon jaquinsuna indardun eta bizcor da;

6. Ceren neurriac hartuz eguiten baita guerla, eta salbamendua conseilu hainitz den toquian baita.

7. Çoroarençat gora dago çuhurcia; athean ez du ahoa idequico.

8. Gaizquiaren eguitea gogoan erabilcen duena deitzen da çoroa.

9. Çoroaren gogoeta bekatu bat da, eta gaizqui-minçatzailea hatsgarri çaiote guiçonei.

10. Hesturaco egunean, ahituric etsitzen baduçu, gutituco da çure indarra.

11. Itzurraraçatzu hilcera daramatzatenac, eta heriotzera eramaten dituztenen atheratzetic ez bara.

12. Erran bacineça: Indarrec ez naute laguncen, bihotzen ikarleac berac eçagut leçaque; deusec ez du enganatzen çure arimaren beguiralea, eta guiçonari bere eguincen arabera dio bihurturen.

13. Ene semea, jan çaçu eztia ona delacotz, eta bresca, çure ahoari guciz goço çaioelacotz.

Irakurri kapitulu osoa Erran-Çaharrac 24