Itun Zaharra

Itun Berria

Erran-Çaharrac 16:7-16 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

7. Jaunaren gogaraco içanen direnean guiçonaren bideac, baquera bihurraracico ditu haren etsaiac ere.

8. Hobe da guti çucembidean, ecenetz ontasun hainitz bidegabean.

9. Guiçonaren bihotzac aphaincen du bere bidea; bainan Jaunari çaio haren urhatsen bidatzea.

10. Asmua erregueren ezpainetan da; haren ahoa ez da erabaquian makur goanen.

11. Phisu eta balancez juiatzen du Jaunac, eta haren eguinça guciac dira çakuco harriac iduri.

12. Tzarquerian hari direnac hatsgarri çaizco erregueri, ceren çucentasunac gogorcen baitu tronua.

13. Ezpain çucenac dira erregueen nahiaren araberaco; çucen minço dena içanen da maithatua.

14. Erregueren hasarrea da herioaren mandataria; eta guiçon çuhurrac jabalduco du.

15. Erregueren beguitharteco arraician datza bicia, eta haren barkatiartasuna da berantaroco uria iduri.

16. Içan çaçu çuhurcia, ceren urhea baino hobea baita; umotasuna bil çaçu, cilharra baino baliosago baita.

Irakurri kapitulu osoa Erran-Çaharrac 16