Itun Zaharra

Itun Berria

Erran-Çaharrac 16:22-33 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

22. Arguitasuna, haren jabe denarençat, biciaren ithurri da; çoroen jaquitatea, erguelqueria da.

23. Çuhurraren bihotzac irakatsico dio haren ahoari, eta esquer eder bat emanen daroete haren ezpainei.

24. Solas aphaindua, ezti-bresca bat da; arimaco goçotasuna, heçurren osagarria da.

25. Bide bat bada, guiçonari çucena dirudiena, eta haren azquen buruac heriotzera darama.

26. Beretzat hari da lanean nekatzen denaren arima, ceren borchatzen baitu bere ahoac.

27. Guiçon tzarra cilhatzen hari da gaizquiaren atzemateco, eta sua erretzen hari da haren ezpainetan.

28. Guiçon galduac phizten ditu escatimac, eta elhetsuac makurcen ditu buruçaguiac.

29. Guiçon gaixtoac amainatzen du bere adisquidea, eta ona ez den bidetic eramaten du.

30. Begui landatuequin gaixtaqueria asmatzen duenac, ezpainac asiquiz eguiten du gaizquia.

31. Çaharcea ospezco koro bat da, çucentasuneco bideetan atzematen dena.

32. Guiçon jasancorra hobe da bihotzoia baino; eta bere gogoaren nausi dena, hiri-harçailea baino.

33. Çortheac uncira arthiquitzen dira, bainan Jaunac xuxencen ditu.

Irakurri kapitulu osoa Erran-Çaharrac 16