Itun Zaharra

Itun Berria

Erran-Çaharrac 16:16-26 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

16. Içan çaçu çuhurcia, ceren urhea baino hobea baita; umotasuna bil çaçu, cilharra baino baliosago baita.

17. Prestuen bidexca gaizquitic baztercen da; bere arima çaincen duenac iduquitzen du bere bidea.

18. Hampurusqueria xahutzearen aitzin dabila, eta galpenaren aitzinean hancen da gogoa.

19. Hobe da aphaldua içatea eme direnequin, ecenetz buluzquin berezten haritzea hampurutsuequin.

20. Sola huntaz arguitua denac aurkituren ditu onac, eta bere iguriquitza Jaunaren baithan daducana, haina dohatsu da.

21. Bihotzez çuhur dena, umoa deithuco dute; eta aho eztia duenac guehiagocoac ardietsico ditu.

22. Arguitasuna, haren jabe denarençat, biciaren ithurri da; çoroen jaquitatea, erguelqueria da.

23. Çuhurraren bihotzac irakatsico dio haren ahoari, eta esquer eder bat emanen daroete haren ezpainei.

24. Solas aphaindua, ezti-bresca bat da; arimaco goçotasuna, heçurren osagarria da.

25. Bide bat bada, guiçonari çucena dirudiena, eta haren azquen buruac heriotzera darama.

26. Beretzat hari da lanean nekatzen denaren arima, ceren borchatzen baitu bere ahoac.

Irakurri kapitulu osoa Erran-Çaharrac 16