Itun Zaharra

Itun Berria

Erran-Çaharrac 16:14-19 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

14. Erregueren hasarrea da herioaren mandataria; eta guiçon çuhurrac jabalduco du.

15. Erregueren beguitharteco arraician datza bicia, eta haren barkatiartasuna da berantaroco uria iduri.

16. Içan çaçu çuhurcia, ceren urhea baino hobea baita; umotasuna bil çaçu, cilharra baino baliosago baita.

17. Prestuen bidexca gaizquitic baztercen da; bere arima çaincen duenac iduquitzen du bere bidea.

18. Hampurusqueria xahutzearen aitzin dabila, eta galpenaren aitzinean hancen da gogoa.

19. Hobe da aphaldua içatea eme direnequin, ecenetz buluzquin berezten haritzea hampurutsuequin.

Irakurri kapitulu osoa Erran-Çaharrac 16