Itun Zaharra

Itun Berria

Erran-Çaharrac 16:1-7 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Guiçonari çaio arimaren aphaincea, eta Jaunari mihiaren bidatzea.

2. Guiçonaren bide guciac agueri dira haren beguiençat; Jauna da gogoen phisatzailea.

3. Jaunari aguer dioçotzu çure eguincariac, eta harec bidaturen ditu çure gogoetac.

4. Jaunac beretzat eguin ditu gauça guciac; gaixtaguina ere egun gaixtoco.

5. Oçar dena hatsgarri çaio Jaunari; escua escuarequin tincatua baladuca ere, ez da hobengabe içanen.       Bicitze onaren hastapena da çucenari bere bidea ematea; eta onhetsiagoa da Jauna baithan, ecenetz bitimen imolatzea.

6. Urricalpenaz eta cintasunaz berrerosten da bekatua, eta Jaunaren beldurrean guiçona baztercen da gaizquitic.

7. Jaunaren gogaraco içanen direnean guiçonaren bideac, baquera bihurraracico ditu haren etsaiac ere.

Irakurri kapitulu osoa Erran-Çaharrac 16