Itun Zaharra

Itun Berria

Erran-Çaharrac 12:22-28 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

22. Ezpain gueçurtiac hatsgarri çaizco Jaunari; cintasunean dabilçanac, berriz, haren gogoco dira.

23. Guiçon xothilac gordetzen du bere jaquintasuna; eta çoroaren bihotza bere erhoqueriaren aguercera hari da.

24. Hazcarren escua nausi içanen da; aldiz, naguia dena, cerga pagatzen harico da.

25. Bihotzeco ithundurac beheratuco du guiçona, bainan solas on batec goiheretuco du.

26. Bere adisquidearen cariaz, bidegabe batez axola ez daducana, guiçon prestua da; beren bideac, ordean, enganatuco ditu gaixtaguinac.

27. Maulatiac ez du irabaciric atzemanen, eta prestuaren ontasunac içanen du urhearen balioa.

28. Çucembidean da bicitzea; bide ceiherrac, berriz, heriotzera darama.

Irakurri kapitulu osoa Erran-Çaharrac 12