Itun Zaharra

Itun Berria

Erran-Çaharrac 12:1-8 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Cridança maite duenac, maite du çuhurcia; erançuquiac higüin dituena, berriz, çoro bat da.

2. Ona denac, gracia ardietsico du Jauna ganic; bere buruari fida dena, berriz, gaixtoqui dabila.

3. Guiçona ez da tzarqueriatic hazcartuco, eta prestuen erroa ez da higuituco.

4. Emazte bicitorea bere senharrarençat koro bat da; eta ahalcatzeco gauçac eguiten dituena, senharraren heçurren ustelgarri da.

5. Prestuen gogoetac çucentasunez betheac dira; eta gaixtaguinen asmuac, cimarkuz.

6. Gaixtaguinen hitzac odolari celata eguiten dabilça; prestuac beren ahoaz libratuco dira.

7. Jo çatzu gaixtaguinac, eta sunsituco dira; ordean prestuen etcheac iraunen du.

8. Bere arguitasunetic eçagutuco da guiçona; bainan erguel eta çoro dena erdeinuari bidean jarcen çaio.

Irakurri kapitulu osoa Erran-Çaharrac 12