Itun Zaharra

Itun Berria

Eclesiastesa 4:1-10 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Berce batzuetara itzuli dut ene izpiritua, eta ikusi ditut iguzquiaren azpian eguiten diren çaphatzeac, eta hobengabeen nigarrac, eta nihor ez dela goçacari emateco; eta nihondic lagunçaric gabe, ecin iharduc dioçoquetela gaixtaguinen muthiriqueriei.

2. Eta erran dut hilac biciac baino hobequi direla;

3. Eta ustea hartu dut batzuec eta berceec baino çori hobea duela oraino sorthu ez denac, eta iguzquiaren azpian eguiten diren gaizquiac ikusi ez dituenac.

4. Berriz eman diotet beguia guiçonen lan guciei, eta ohartu naiz anceac lagunaren bekaizgoari çabalduac daudecela; eta hortan ere hutsalqueria eta behargabeco grina.

5. Çoroac bilcen ditu escuac eta jaten bere haraguiac, dioelaric:

6. Ahurtara bat hobe da descansurequin, ecenetz bi escuen bethea neke eta gogoco behardurarequin.

7. Beguiratuz, berce hutsalqueria bat ere aurkitu dut iguzquiaren azpian:

8. Halacoa pacant da, eta ez du berequin, ez semeric, ez anaiaric, eta halere ez da lanetic baratzen, era haren beguiac ez ditazque diruz ase; eta ez du gogoeta eguiten, erraten duelaric: Norençat hari naiz lanean, eta gabetzen dut ene bicia ene ontasunen goçotic? Hortan ere hutsalqueria eta behardura gaixtoena.

9. Hobe da beraz, pacant baino, bia elkarrequin içatea; ecic probetchu atheratzen dute beren pharçunergotic.      

10. Batec erorcera eguin badu, berceac soincaturen du. Çorigaitz bakarrari! Ecen erori ditaqueenean, nihor ez du alchatuco duenic.

Irakurri kapitulu osoa Eclesiastesa 4