Itun Zaharra

Itun Berria

Ecequielen Profecia 8:9-16 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

9. Eta erran çarotan: Jar çaite eta ikusatzu horiec hor eguiten dituzten icigarriqueria guciz tzarrac.

10. Eta sarthuric ikusi nuen, eta hara cer-nahi cierpe eta abere itchura, icigarriqueria eta Israelgo etchearen idola guciac thindatuac cirela inguruan harrasi gucian.

11. Eta itchura hequien aitzinean çauden Israelgo etcheco çaharretaric hirur hogoi eta hamar guiçon, eta hauquien erdian Jeçonias, Saphanen semea; eta baçuten bakotchac isensunci bana escuan, eta isensutic alchatzen cen lanhozco bafada.

12. Eta Jaunac erran çarotan: Guiçasemea, ikusten duçu ongui, ilhumbeetan cer eguiten duten Israelgo etcheco çaharrec, batbederac cer eguiten duen bere guela çokoan; ecen diote: Jaunac ez gaitu ikusten, Jaunac utzi du lurra.

13. Eta erran çarotan: Oraino itzuliz ikusiren ditutzu, horiec eguiten dituzten icigarriqueria handiagoac.

14. Eta sarraraci ninduen Jaunaren athe-sarce, ipharrera beguiratzen duenetatic; eta hara emaztequi batzu han jarriac Adonisen deithoratzen.

15. Eta erran çarotan: Ikusi duçu ongui, guiçasemea; eta oraino itzuliz ikusiren ditutzu horiec baino icigarriqueria handiagoac.

16. Eta sarraraci ninduen Jaunaren etcheco lorio barnecoan; eta hara Jaunaren templo sarcean, ezcaratzaren eta aldarearen artean, hogoi eta borz guiçon beçala, guibelaz Jaunaren temploco harrasiari çaudela, eta aitzinaz iguzqui-sorthaldera; eta iguzqui-ilkitzea adoratzen çuten.

Irakurri kapitulu osoa Ecequielen Profecia 8