Itun Zaharra

Itun Berria

Ecequielen Profecia 8:7-12 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

7. Eta eraman ninduen lorio-sarcera; eta ikusi nuen xilo bat bacela harrasian.

8. Eta erran çarotan: Guiçasemea, cilha çaçu harrasia. Eta harrasia cilhatu nuenean, aguertu cen athe bat.

9. Eta erran çarotan: Jar çaite eta ikusatzu horiec hor eguiten dituzten icigarriqueria guciz tzarrac.

10. Eta sarthuric ikusi nuen, eta hara cer-nahi cierpe eta abere itchura, icigarriqueria eta Israelgo etchearen idola guciac thindatuac cirela inguruan harrasi gucian.

11. Eta itchura hequien aitzinean çauden Israelgo etcheco çaharretaric hirur hogoi eta hamar guiçon, eta hauquien erdian Jeçonias, Saphanen semea; eta baçuten bakotchac isensunci bana escuan, eta isensutic alchatzen cen lanhozco bafada.

12. Eta Jaunac erran çarotan: Guiçasemea, ikusten duçu ongui, ilhumbeetan cer eguiten duten Israelgo etcheco çaharrec, batbederac cer eguiten duen bere guela çokoan; ecen diote: Jaunac ez gaitu ikusten, Jaunac utzi du lurra.

Irakurri kapitulu osoa Ecequielen Profecia 8