Itun Zaharra

Itun Berria

Ecequielen Profecia 8:11-18 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

11. Eta itchura hequien aitzinean çauden Israelgo etcheco çaharretaric hirur hogoi eta hamar guiçon, eta hauquien erdian Jeçonias, Saphanen semea; eta baçuten bakotchac isensunci bana escuan, eta isensutic alchatzen cen lanhozco bafada.

12. Eta Jaunac erran çarotan: Guiçasemea, ikusten duçu ongui, ilhumbeetan cer eguiten duten Israelgo etcheco çaharrec, batbederac cer eguiten duen bere guela çokoan; ecen diote: Jaunac ez gaitu ikusten, Jaunac utzi du lurra.

13. Eta erran çarotan: Oraino itzuliz ikusiren ditutzu, horiec eguiten dituzten icigarriqueria handiagoac.

14. Eta sarraraci ninduen Jaunaren athe-sarce, ipharrera beguiratzen duenetatic; eta hara emaztequi batzu han jarriac Adonisen deithoratzen.

15. Eta erran çarotan: Ikusi duçu ongui, guiçasemea; eta oraino itzuliz ikusiren ditutzu horiec baino icigarriqueria handiagoac.

16. Eta sarraraci ninduen Jaunaren etcheco lorio barnecoan; eta hara Jaunaren templo sarcean, ezcaratzaren eta aldarearen artean, hogoi eta borz guiçon beçala, guibelaz Jaunaren temploco harrasiari çaudela, eta aitzinaz iguzqui-sorthaldera; eta iguzqui-ilkitzea adoratzen çuten.

17. Eta erran çarotan: Ikusi duçu ongui, guiçasemea; hori guti othe da Judaco etchearençat hor eguin dituzten icigarriqueria horien eguitea; ecen lurra gaixtaqueriaz bethez, itzuli dire ene sumintaraztera? Eta horra non adar bat hurbilcen duten beren sudurretara.

18. Ni ere beraz harico naiz ene sephan; ene beguiac ez du guphidetsiren, ez naiz urricalduco; eta oihuca deihadar eguinen dutenean ene beharrietara, ez ditut ençunen.

Irakurri kapitulu osoa Ecequielen Profecia 8