Itun Zaharra

Itun Berria

Ecequielen Profecia 48:6-21 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

6. Berce çathi bat Efraimen muga gainean, iguzqui-aldeticaco aurkinçatic itsasoco aurkinçaraino, Errubenençat.

7. Berce çathi bat Errubenen muga gainean, iguzqui-aldeticaco aurkinçatic itsasoco aurkinçaraino, Judarençat.

8. Eta Judaren muga gainean, iguzqui-aldeticaco aurkinçatic itsasoco aurkinçaraino içanen dire picainac, ceinac berecico baititutzue hogoi eta borz milaren lucetasunean eta çabaltasunean, berce çathi guciac beçala iguzqui-aldeticaco aurkinçatic itsasoco aurkinçaraino, eta sainduteguia çathi haren erdian içanen da.

9. Jaunarençat berecico ditutzuen picainec içanen dute hogoi eta borz mila luçara eta hamar mila çabalera.

10. Berriz, aphecen sainduteguiarençateco picain horiec içanen dire ipharrerat hogoi eta borz mila luce, eta itsasorat hamar mila çabal, eta iguzqui-alderat ere hamar mila çabal, eta hegoarat hogoi eta borz mila luce; eta Jaunaren sainduteguia çathi horren erdian içanen da.

11. Sainduteguia içanen da Sadoquen semeen ganicaco aphecençat, ceinec beguiratu baitituzte ene ceremoniac, eta ez baitire ceihertu, Israelgo umeac ceihertu direnean, hala-nola lebitarrac berac ceihertu içan baitire.

12. Eta lurreco picainetaric, lebitarren mugaren aldean içanen dute sainduren saindua picain.

13. Lebitarrec ere orobat içanen dituzte aphecen muguen aldean hogoi eta borz mila luçara eta hamar mila çabalera. Lucetasun gucia hogoi eta borz mila, eta çabaltasuna hamar mila.

14. Eta hartaric ez dute ez salduco, ez aldacunçaric eguinen, eta lurreco picainac ez dire bercetaratuco, ceren Jaunari baitire sainduetsiac.

15. Çabalera guelditzen diren borz milac berriz, eta luçara hogoi eta borz milac, arronteco içanen dire, hirico egon lekuarençat eta hiripeençat; eta hiria erdian içanen da.

16. Eta hauquiec dire haren neurriac: ipharraldeco aurkinçara, lau mila eta borz ehun; hegoacora, lau mila eta borz ehun; iguzqui-aldeco aurkinçara, lau mila eta borz ehun; eta mendebalecora, lau mila eta borz ehun.

17. Hirico hiripeec berriz, ipharrerat içanen dituzte hamabitan hogoi eta hamar haga; hegoarat, hamabitan hogoi eta hamar haga; iguzqui-alderat, hamabitan hogoi eta hamar haga; eta mendebalerat, hamabitan hogoi eta hamar haga.

18. Berriz, sainduteguico picainen aldean gueldituco dena, hamar mila iguzqui-alderat eta hamar mila mendebalerat, sainduteguico picainac beçala içanen dire; eta hequietaricaco fruituac oguitaco içanen dire hiria cerbitzatzen dutenençat.

19. Aldiz, Israelgo leinu gucietaric içanen dire hiria cerbitzatuco duten guiçonac.

20. Hogoi eta borz milaco picain guciac, hogoi eta borz mila lau aldeetara dutenac bereciac içanen dire sainduteguiarençateco picainçat eta hiriarençateco goçamençat.

21. Gueldituco dena berriz, princearençat içanen da sainduteguico picainen eta hiriaren onen alderdi gucietan, hogoi eta borz mila haga picainen parretic iguzqui-aldeco mugaraino; eta oraino itsas-alderat, hogoi eta borz milen parretic itsas-mugaraino, princearen çathi içanen dire halaber; eta sainduteguico picainac eta temploco leku saindua erdian içanen dire.

Irakurri kapitulu osoa Ecequielen Profecia 48