Itun Zaharra

Itun Berria

Ecequielen Profecia 48:13-22 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

13. Lebitarrec ere orobat içanen dituzte aphecen muguen aldean hogoi eta borz mila luçara eta hamar mila çabalera. Lucetasun gucia hogoi eta borz mila, eta çabaltasuna hamar mila.

14. Eta hartaric ez dute ez salduco, ez aldacunçaric eguinen, eta lurreco picainac ez dire bercetaratuco, ceren Jaunari baitire sainduetsiac.

15. Çabalera guelditzen diren borz milac berriz, eta luçara hogoi eta borz milac, arronteco içanen dire, hirico egon lekuarençat eta hiripeençat; eta hiria erdian içanen da.

16. Eta hauquiec dire haren neurriac: ipharraldeco aurkinçara, lau mila eta borz ehun; hegoacora, lau mila eta borz ehun; iguzqui-aldeco aurkinçara, lau mila eta borz ehun; eta mendebalecora, lau mila eta borz ehun.

17. Hirico hiripeec berriz, ipharrerat içanen dituzte hamabitan hogoi eta hamar haga; hegoarat, hamabitan hogoi eta hamar haga; iguzqui-alderat, hamabitan hogoi eta hamar haga; eta mendebalerat, hamabitan hogoi eta hamar haga.

18. Berriz, sainduteguico picainen aldean gueldituco dena, hamar mila iguzqui-alderat eta hamar mila mendebalerat, sainduteguico picainac beçala içanen dire; eta hequietaricaco fruituac oguitaco içanen dire hiria cerbitzatzen dutenençat.

19. Aldiz, Israelgo leinu gucietaric içanen dire hiria cerbitzatuco duten guiçonac.

20. Hogoi eta borz milaco picain guciac, hogoi eta borz mila lau aldeetara dutenac bereciac içanen dire sainduteguiarençateco picainçat eta hiriarençateco goçamençat.

21. Gueldituco dena berriz, princearençat içanen da sainduteguico picainen eta hiriaren onen alderdi gucietan, hogoi eta borz mila haga picainen parretic iguzqui-aldeco mugaraino; eta oraino itsas-alderat, hogoi eta borz milen parretic itsas-mugaraino, princearen çathi içanen dire halaber; eta sainduteguico picainac eta temploco leku saindua erdian içanen dire.

22. Lebitarren goçamenaz eta hiriaren goçamenaz berçalde, erdian gueldituco dena, berriz, princearena içanen da, Judaren mugaren eta Benjaminen mugaren artean, eta princea içanen da haren jabe.

Irakurri kapitulu osoa Ecequielen Profecia 48