Itun Zaharra

Itun Berria

Ecequielen Profecia 48:11-17 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

11. Sainduteguia içanen da Sadoquen semeen ganicaco aphecençat, ceinec beguiratu baitituzte ene ceremoniac, eta ez baitire ceihertu, Israelgo umeac ceihertu direnean, hala-nola lebitarrac berac ceihertu içan baitire.

12. Eta lurreco picainetaric, lebitarren mugaren aldean içanen dute sainduren saindua picain.

13. Lebitarrec ere orobat içanen dituzte aphecen muguen aldean hogoi eta borz mila luçara eta hamar mila çabalera. Lucetasun gucia hogoi eta borz mila, eta çabaltasuna hamar mila.

14. Eta hartaric ez dute ez salduco, ez aldacunçaric eguinen, eta lurreco picainac ez dire bercetaratuco, ceren Jaunari baitire sainduetsiac.

15. Çabalera guelditzen diren borz milac berriz, eta luçara hogoi eta borz milac, arronteco içanen dire, hirico egon lekuarençat eta hiripeençat; eta hiria erdian içanen da.

16. Eta hauquiec dire haren neurriac: ipharraldeco aurkinçara, lau mila eta borz ehun; hegoacora, lau mila eta borz ehun; iguzqui-aldeco aurkinçara, lau mila eta borz ehun; eta mendebalecora, lau mila eta borz ehun.

17. Hirico hiripeec berriz, ipharrerat içanen dituzte hamabitan hogoi eta hamar haga; hegoarat, hamabitan hogoi eta hamar haga; iguzqui-alderat, hamabitan hogoi eta hamar haga; eta mendebalerat, hamabitan hogoi eta hamar haga.

Irakurri kapitulu osoa Ecequielen Profecia 48