Itun Zaharra

Itun Berria

Ecequielen Profecia 46:6-12 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

6. Aldiz, hilabethe-lehenetan, içanen dire abereetaric aratche bat nothagabea, eta sei bildots, eta sei ahari narriogabe;

7. Eta eguinen du ephi baten escainça aratcheco, eta ephi batena halaber aharico; bildotseco berriz, escura heldu çaioena, eta hin bat olio ephico.

8. Eta princea ethorcecoa denean, sar bedi iguzqui-aldeco athe-sarcetic, eta handic beretic ilki.

9. Eta besta-buruetan, lurreco populua Jaunaren aitzinera ethorrico denean, adoratzera ipharreco athetic sarcen dena, ilki bedi hegoaco athetic; berriz, hegoaco athetic sarcen dena, ilki bedi ipharraldeco athetic; ez bedi bihur sarthu den atheco bideaz, bainan haren parrecoaz ilki bedi.

10. Princea berriz, hequien erdian, sarcen direnequin sarthuco da, eta ilkitzen direnequin ilkico.

11. Eta ferietan eta besta-buruetan, eguinen da ephi baten escainça aratcheco eta ephi batena aharico; bildotseco berriz, escainça içanen da escura heldu dena; eta hin bat olio ephico.

12. Aldiz, princeac bere oldetara Jaunari escainico dituenean holocausta edo baquezco bitimac, idequico çaio iguzqui-aldera. dagoen athea; escainico ditu bere holocausta eta baquezco bitimac, larumbat-egunean eguiten ohi diren beçala; eta ilkico da, eta ilki den ondoan athea hersico da.

Irakurri kapitulu osoa Ecequielen Profecia 46