Itun Zaharra

Itun Berria

Ecequielen Profecia 46:20-24 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

20. Eta erran çarotan: Hau da toquia ceintan aphecec erreco baitituzte bekatuarençateco eta hobenarençateco bitimac; ceintan erretzen baitute sacrificioa, ez detzaten eraman campoco ezcaratzera, eta populua ez dadien sainduets.

21. Eta eraman ninduen campoco ezcaratzera, eta inguraraci çarozquidan ezcaratzaren lau çokoac; eta hara ezcaratz çokoan bacela ezcaraztto bat, ezcaraztto bakotcha ezcaratz çoko bakotchean.

22. Lau ezcaratz çokoetan xuxenduac ciren ezcarazttoec baçuten berrogoi beso luçara eta hogoi eta hamar çabalera; lauac neurri batecoac ciren.

23. Eta bacen harrasi bat lau ezcarazttoac inguratzen cituena birundan; eta sukaldeac baciren lorio-azpietan eguinac inguruan.

24. Eta erran çarotan: Hau da sukaldeteguia ceintan Jaunaren etcheco cerbitzariec errearacico baitituzte populuaren bitimac.

Irakurri kapitulu osoa Ecequielen Profecia 46