Itun Zaharra

Itun Berria

Ecequielen Profecia 46:14-17 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

14. Eta bildotsarequilaco, goiz oroz eguinen du ephi baten seigarrenaren escainça, eta oliotic hinaren hirugarrena, irinarequin nahastecatzeco; hori da Jaunari çor çaioen egun orozco eta bethirainoco sacrificioa.

15. Escainiren ditu beraz bildotsa, sacrificioa eta olioa goiz oroz, bethirainoco holocausta.

16. Hau dio Jainco Jaunac: Princeac bere semeetaric bati eguiten badio emaitza bat, hunençat eta hunen semeençat içanen da primancetan, eta ondoregoz goçaturen dute.

17. Emaitza ordean, bere primançatic eguiten badu bere cerbitzarietaric bati, hainarena içanen da bihurpeneco urthea dino, eta princeari bihurturen çaio; hunen ondoregoa berriz, hunen haurrena içanen da.

Irakurri kapitulu osoa Ecequielen Profecia 46