Itun Zaharra

Itun Berria

Ecequielen Profecia 46:1-16 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Hau dio Jainco Jaunac: Barneco ezcaratzeco athe iguzqui-aldera dagoena hersia egonen da laneco sei egunetan, bainan idequico da larumbatetan; eta hilabethe-lehenetan ere idequico da.

2. Eta campoco atheco sarcetic ethorriren da princea, eta athelasean da gueldituren; eta aphecec harençat escainiren dituzte holocausta eta baquezco bitimac; eta athelasean egonen da adoran, eta ilkiren da; athea berriz, arratseraino ez da hersiren.

3. Eta lurreco populuac ere athe haren aitzinean adoraturen du Jauna larumbatetan eta hilabethe-lehenetan.

4. Princeac berriz, holocausta hau escainiren dio Jaunari: larumbatean, sei bildots narriogabe, eta ahari narriogabe bat,

5. Eta ephiaren escainça aharico; bildotsençat berriz, berari iduritzen çaioena, eta hin bat olio ephi bakotcharençat.

6. Aldiz, hilabethe-lehenetan, içanen dire abereetaric aratche bat nothagabea, eta sei bildots, eta sei ahari narriogabe;

7. Eta eguinen du ephi baten escainça aratcheco, eta ephi batena halaber aharico; bildotseco berriz, escura heldu çaioena, eta hin bat olio ephico.

8. Eta princea ethorcecoa denean, sar bedi iguzqui-aldeco athe-sarcetic, eta handic beretic ilki.

9. Eta besta-buruetan, lurreco populua Jaunaren aitzinera ethorrico denean, adoratzera ipharreco athetic sarcen dena, ilki bedi hegoaco athetic; berriz, hegoaco athetic sarcen dena, ilki bedi ipharraldeco athetic; ez bedi bihur sarthu den atheco bideaz, bainan haren parrecoaz ilki bedi.

10. Princea berriz, hequien erdian, sarcen direnequin sarthuco da, eta ilkitzen direnequin ilkico.

11. Eta ferietan eta besta-buruetan, eguinen da ephi baten escainça aratcheco eta ephi batena aharico; bildotseco berriz, escainça içanen da escura heldu dena; eta hin bat olio ephico.

12. Aldiz, princeac bere oldetara Jaunari escainico dituenean holocausta edo baquezco bitimac, idequico çaio iguzqui-aldera. dagoen athea; escainico ditu bere holocausta eta baquezco bitimac, larumbat-egunean eguiten ohi diren beçala; eta ilkico da, eta ilki den ondoan athea hersico da.

13. Eta Jaunari egun oroz eguinen dio urthe bereco bildots narriogabe baten escainça; hori goicean eguinen du bethi.

14. Eta bildotsarequilaco, goiz oroz eguinen du ephi baten seigarrenaren escainça, eta oliotic hinaren hirugarrena, irinarequin nahastecatzeco; hori da Jaunari çor çaioen egun orozco eta bethirainoco sacrificioa.

15. Escainiren ditu beraz bildotsa, sacrificioa eta olioa goiz oroz, bethirainoco holocausta.

16. Hau dio Jainco Jaunac: Princeac bere semeetaric bati eguiten badio emaitza bat, hunençat eta hunen semeençat içanen da primancetan, eta ondoregoz goçaturen dute.

Irakurri kapitulu osoa Ecequielen Profecia 46