Itun Zaharra

Itun Berria

Ecequielen Profecia 43:17-24 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

17. Haren heguiac bacituen hamalau beso luçara, eta hamalau beso çabalera lau izquinetan; eta koroac inguruan baçuen beso erdi bat, eta haren sabelac beso bat inguruan. Hartaco mailac berriz, iguzqui-aldera ciren itzuliac.

18. Eta guiçonac erran çarotan: Guiçasemea, hau dio Jainco Jaunac: Edocein egunez eguin dadien aldarea, huna hortaco ceremoniac, horren gainean holocausta içan dadien escainia eta odola ixuria.

19. Eta emanen daroeztetzu Sadoquen odoleticaco aphez eta lebitar ene gana hurbilcen direnei, arthaldeticaco aratche bat escain diaçatedan bekatuarençat.

20. Eta haren odoletic harturic, eçarrico duçu aldarearen lau adarretan, eta bazterraren lau izquinetan, eta koroaren gainean inguruan, eta xahutuco eta sainduetsico duçu aldarea.

21. Eta eramanen duçu bekatuarençat escainiricaco aratchea, eta erreco duçu sainduteguitic campo, temploco leku bereci batean.

22. Eta bigarren egunean escainico duçu bekatuarençat aker bat narriogabea; eta xahutuco dute aldarea, aratcheaz xahutua içan den beçala.

23. Eta xahupena akabatu duqueçunean, escainiren ditutzu abereetaricaco aratche narriogabe bat eta arthaldeticaco ahari narriogabe bat.

24. Eta hequiec escainiren ditutzu Jaunaren aitzinean; eta aphecec gainera ixurico diote gatza, eta Jaunari escainico diozcate holocaustetan.

Irakurri kapitulu osoa Ecequielen Profecia 43