Itun Zaharra

Itun Berria

Ecequielen Profecia 43:13-20 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

13. Bada, huna aldarearen neurriac neurri cinenaz, ceinac baitzuen beso bat eta cehe bat: haren sabelac baçuen beso bat, eta çabal cen beso batez, eta akabançac ezpaineraino eta inguruan baçuen cehe bat. Horra beraz nolacoa cen aldarearen erreca.

14. Eta behereco lurretic bazter aphaleneraino bi beso, eta çabaltasuna beso bat; eta bazter xumeenetic handieneraino lau beso, eta çabaltasuna beso bat.

15. Arielec berriz, berac bacituen lau beso; Arieletic goiti baciren lau adar.

16. Arielec bacituen hamabi beso luçara eta hamabi beso çabalera; lau izquinetacoa cen sahets bardinequin.

17. Haren heguiac bacituen hamalau beso luçara, eta hamalau beso çabalera lau izquinetan; eta koroac inguruan baçuen beso erdi bat, eta haren sabelac beso bat inguruan. Hartaco mailac berriz, iguzqui-aldera ciren itzuliac.

18. Eta guiçonac erran çarotan: Guiçasemea, hau dio Jainco Jaunac: Edocein egunez eguin dadien aldarea, huna hortaco ceremoniac, horren gainean holocausta içan dadien escainia eta odola ixuria.

19. Eta emanen daroeztetzu Sadoquen odoleticaco aphez eta lebitar ene gana hurbilcen direnei, arthaldeticaco aratche bat escain diaçatedan bekatuarençat.

20. Eta haren odoletic harturic, eçarrico duçu aldarearen lau adarretan, eta bazterraren lau izquinetan, eta koroaren gainean inguruan, eta xahutuco eta sainduetsico duçu aldarea.

Irakurri kapitulu osoa Ecequielen Profecia 43