Itun Zaharra

Itun Berria

Ecequielen Profecia 43:1-9 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Eta eraman ninduen iguzqui-alderat çagoen athera;

2. Eta hara Israelgo Jaincoaren ospea iguzqui-aldetic sarcen cela; eta haren harrabotsa cen ur-uharren harrabotsa beçala, eta lurra arguitua cen haren maiestateaz.

3. Eta hiriaren xahutzera ethorri cenean beçalaco ikuspen bat içatu nuen, eta Coborreco hibaiaren bazterrean ikusi beçalacoa; eta ahuspeca erori nincen.

4. Eta Jaunaren maiestatea temploan sarthu cen iguzqui-alderaco athetic.

5. Eta izpirituac alchatu ninduen eta barneco ezcaratzean sarraraci; eta hara etche gucia Jaunaren ospeaz bethea cela.

6. Eta aditu nuen niri etchetic minçatzen; eta ene aldean xutic cen guiçonac

7. Erran çarotan: Guiçasemea, hau da ene tronuaren lekua, eta ene oinetaco hatzen toquia, ceintan egonen bainaiz bethi gucian Israelgo umeen erdian; eta Israelgo etcheac ez du guehiago lohituco ene icen saindua, ez berac ez-eta beren erregueec beren kutsapenez, eta beren erregueen gorphutz hilez, eta beren leku gorez.

8. Hequiec beren athea eguin dituzte ene athearen ondoan, eta beren habeac ene habeen aldean; eta harrasi bat cen hequien eta ene artean; eta ene icen saindua lohitu dute eguin dituzten icigarriqueriez; aria hortaz xahutu ditut ene hasarrean.

9. Orai beraz ene ganic urrun hastan betzazte beren kutsapenac eta beren erregueen gorphutzac, eta hequien erdian eguinen dut bethi ene egoitza.

Irakurri kapitulu osoa Ecequielen Profecia 43